XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Josefa Antonia Orueta Zabaleta eta Antonio Etxeberria Orueta, ama-semeak

1832. urtean Joaquín de Plaza de Elorregi eta Elorregi Errotaren jabea, Legazpin ondasun gehiagoren jabe ere badelarik, hala nola: Brinkola, Gibelola Garakoa, Gibelola Azpikoa, Joiategi, Olazar, Barrundiola, Igeralde Errota, Etxetxo eta Kristobalenea.

ELORREGI I

* Erreka aldera begira dagoen etxebizitzan Etxeberriatarrak izan dira errentero azkeneko hiru mendeetan behinik behin.

* XIX. mendearen erdialdera, José Antonio Etxeberria Apaolaza-rengana pasa zen baserria.

Josefa Antonia Orueta Zabaleta etxekonekoarekin ezkondu eta lau seme izan zituzten: Julián, Romualdo, Antonio eta José.

Joxantoniok Agirrenean (Uztarrinean, alegia) alhondigaren ardura izan zuen, eta hertan ardoa eta pattarra saltzen zuen.

* Joxantonioren anaia, Miguel Ignacio Etxeberria kaleko Azpikoetxera ezkondu zen Agapita Elorza Olaberria-rekin.

32 urterekin zinegotzi izendatu zuten eta 44 urterekin alkate.

Bestalde, Alejandro Unanue alegitarraren eskuetan zegoen Papelera beregana pasa zen 1870 inguruan.

Sei seme-alaba izan zituzten, eta horietatik bosgarrena Patricio Etxeberria.

* Elorregi etxearen oinordetza Antoniorengana aldatu zen, zein Ernandotegiko (Errautegi) Petronila Guridi Ugalde-rekin ezkondu eta lau alaba izan bait zituzten: Isidra, Victoria, Marcelina eta Cándida.

Joxe eta Romualdo Etxeberria Orueta arotzak ziren.

Joxe, Ubitarteko Vicenta Mendiola Guridirekin ezkondu eta Guriditegiko Turbinara joan zen bizitzera.

Romualdo, kaleko Errotatxonean bizi izan zen eta Legazpiko alkate izan zen 14 urtez: 1904tik 1908ra, 1920tik 1922ra eta 1924tik 1929ra.

* Alaba zaharrena, Isidra alegia, geratu zen etxean, etxekoneko Segundo Odria Erostegirekin ezkondu zelarik.

Zazpi seme-alaba izan zituzten.

* Baserri honetakoak labrantza izan dute ogibide nagusi azkeneko belaunaldietan.